XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta horregatik eman diot sobre hau, nire maitasunaren haundia adierazi ezin duen gutun hau, zu aurkitu bezain laster nire berriak izan ditzazun lehendabizikoak.

Musu, musu eta musu.

Musuzapia eraman zuen Madame Kontxexik ahora, atunaren koipea garbitzeko asmoz: - Hara, hara, ze gauzak... Noiztik ote dira holandarrak hain sentimentalak? En fin, gutuna niretzat zelakoan, eta non irakurri ditudan batere axolarik ez zaizkidan gorabeherak... - Amaaa!.

Hiltzerakoan zerriek egiten duten antzeko kurrixka izan zen Bixentikoren deiadar hura: - Baniak, baniak!.

Mutilaren gelara heldu zenean, Bixentiko ohean eserita zegoen, enziklopedia aleez inguraturik: - Miss Rosa O`Klabelinek deitu du lehenxeago.

Zurekin hitzegin nahi omen du. UR-GEN-TE.

Halaxe esan dit hiruzpalau aldiz.

Zuk deitu arte egongo omen da zai Japonera aldegin baino lehen.

Telefonoa hartu eta Lili House-ko zenbakia markatu zuen.

Etxe santu horretan ez ote dute lorik egiten pentsatzen ari zenean, Miss Rosa O`Klabelin ez zen beste emakumeren bat jarri zitzaion telefonora lehendabiziko txirrin deiarekin batera: Ez, etxe horretan ez din inork lorik egiten.

- Miss Rosarekin mintzatu nahi nuke. Madame Kontxexiren partetik.

- Ez dago. Japonera aldegin du.

Deituko omen dizu handik.